XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Santutegi honen lehen historia antzinatearen laino artean galtzen da.

XII mendean asten da Orreagako egiazko historia.

Santiorako peregrinatze edo erromeriak indar aundia artzean, beharrezko ikusi zen Pirineotako bazter honetan erakunde bat sortzea erromesei arrera on bat egiteko.

Asmo honekin Iruñako Gotzaiak Orreagan, Carlomagnoren kapila ondoan, erromesentzat gaixotegi aundi bat egin zuen.

Gaurko eliza gotikua, berriz, VII Santxo indartsuak altxatu zuen.

Orreaga geroztik lur eta ondasun askoren jabe izan da Nafarroan eta Nafarroatik kanpo.

XVI mendean, Frantziako IV Enrikek esaten zuen, Santiago, Erroma, Jerusalen eta Orreaga direla Kristauerrian gaixotegi aundienak dituztenak.

Santutegia Andra Mariari eskeinia dago.

Irudia, ikasien iritziz, erti gotikuaren adierazgarririk ederrana da.

Elizaren ardura asiera asieratik, S. Agustinen kanoniku erregularrek dute.

Gaur milaka lagun etortzen dira santutegi honetara peregrinatze, ibilaldi eta turismo eran, batez ere jaiegunetan.

Ainitz dira ere Aitortza, Eukaristia, Bataioa eta Ezkontza sakramentuak artzera datozenak.

Bertako apaiz elkarteak egunoro Andra Mariaren aurrean Orduetako liturgia kantatzen du.

Jaiegunetan 7 meza ematen dira erriarentzat.

Urtean zehar elizkizun errikoi eta bizienak hauek dira: maiatza eta ekaineko 7 erromeriak, bertako festa nagusia (irailaren 8-an) eta frantzialdeko napar euskaldunen erromeria.